Jon Andoni Martin argazkilariak erakusketa jarriko du Torre Zuri erakustokian apirilaren 23tik maiatzaren 8ra bitartean, "Ferrotipoak eta Anbrotipoak. Barne marrak" izenburupean. Horrez gain, apirilaren 23an argazki estenopeikoaren tailerra emango du eta apirilaren 30ean "Kolodion hezea" metodoa ikasteko ikastaroa eskainiko du.
Erakusketaren ordutegia honako hau izango da: ostegun eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, berriz, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.