Oteiza pilotalekuan izango dira pilota partidak, honako ordu hauetan: 12:00etan, Llagues modalitatean mutilek jokatuko dute eta One Wall modalitatean, berriz, neskek. Arratsaldean, 19:30ean, modalitate internazionalean jokatuko dute mutilek, eta, ondoren, Paxaka modalitatean erakustaldia emango dute hainbat neska-mutilek batera.
Euskadiko Federazioa Nazioarteko Eskuzko Pilota Konfederazioan (CIJB) sartu da ofizialki. Eta horri esker, Euskal Selekzioak kide ofizial gisa jokatuko du. Belgika, Holanda, Argentina, Kolonbia, Portugal edo Indiarekin batera arituko da, “Aniztasunean batu“ lelopean.
Horrez gain, datorren urtean Munduko Txapelketan parte hartuko du Kolonbian, eta 2018an Europakoan, Holandan.
Azkoitiko bi pilotari: Zihara Oñederra eta Jone Zabala.
Prentsaurrekoan Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak hartu du hitza, eta honako hau azaldu du: "Azkoitia pilotaren hiriburua, pilotaren bihotza, izatea nahi dugu; pelota bere osotasunean eta indar guztiekin sustatu nahi dugu. Eta saikera horren baitan ulertu behar da pilotaren federakuntzarekin batera ekin diogun bidea. Hasi gara eta horretan jarraituko dugu".
Pilotarioen zerrenda, Euskal Selekzioa- Valentzia
Euskal Selekzioa:
Llargues eta Modalitate Internazionala – Andoni eta Ibai Urbieta, Iñaki Esnal, Andoni Zabala, Julen Jauregi eta Jon Ander Esnaola.
One wall – Patri Espinar eta Jaion Zulaika.
Pasaka – eskuz mistoa – Xabi Ondaro-Patri Espinar aurka Ekaitz Lasa-Jaione Zulaika
Hautatzaileak: Joxe Mari Mitxelena eta Ion Eskudero
Valentzia:
Llargues eta Modalitate Internazionala – Álvaro, Francés, Satxa, Conillet, Pablo,
Guillermo eta Sergi.
One wall – Ana eta Sara.
Euskal Herria - Valentzia pilota partidak jokatuko dira larunbatean Azkoitian. from Erlo Telebista on Vimeo.