Ostiraletik astelehenera, "El Renacido" filma Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 11a, 10:51

Datozen lau egunetan bost aldiz eskainiko dute Baztartxon El Renacido filma. Bihar, hilak 12, eta etzi 22:00etan izango da, igandean 16:45ean eta 19:30ean, eta azkenik, astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Alejandro González Iñárritu zuzendariaren lana da, eta benetako istorio batean oinarritutako filma da. Filmako aktore nagusiak, berriz, honako hauek dira: Leonardo DiCaprio, Tom Hardy eta Will Poulter. 

 

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide