Udalak zinerako bonoa ateratzen duen lehen aldia da, eta datorren asteburutik aurrera erabili ahalko da. Udaletxeko Kultura sailean edo Baztartxo Antzokiko leihatilan eskura daiteke, azken honetan justu zine emanaldien aurretik.
“Herritarrek zineaz gozatzea nahi dugu eta bono honek horixe ahalbidetzen du prezioa murriztuz. Uste dugu aukera oso ona dela”, dio Kultura zinegotzi Sonia Vázquezek.
Bonoa ostiral, zapatu eta igandeetako emanaldietarako da, astelehenetako prezioa, ikuslearen egunekoa, hiru eurokoa baita deskonturik gabe ere. Edonola ere, nahi izanez gero erabili daiteke astelehenetan ere.