Asier Altuna 'Lapatza' deklaratzera deitu dute, eta kontzentrazioa izango da hilaren 12an

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 9a, 18:10

22 euskal herritar Espainiako Audientzia nazionalean deklaratzera deituak izan dira urtarrialren 11n eta 12an, eta horien artean aurkitzen da Asier Altuna 'Lapatza' azkoitiarra. Hori dela eta, kontzentrazioa izango da datorren asteartean herriko plazan, 19:00etan.

 

07/2009 sumarioan auzipetutakoen agerraldia. Berria.eus/ Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Guztira 27 lagun daude auzipetze bidean, zazpi urtez geldirik egon den sumario batean. Oraingoz, 22 lagun deitu dituzte deklaratzera, "kapital zuritzea" eta "erakunde terrorista laguntzea" egotzita, eta deklaratzera deitutakoek salatu dute jardun politiko publikoa egiteagatik jarri dituztela auzibidean.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide