Azkoitia Baik honako emendakina aurkeztu zuen, eta ez onartuta gelditu zen, EAJ eta PSE-EE alderdien aurkako botoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin:
KULTURA:
Orokorrean ados, baina liburutegian liburuentzat diru gehiago eta aldizkari/egunkarientzat gutxiago.
GIZARTE ONGIZATEA:
Guk atal honetan 6.000€ gehiago jarriko genituzke. Inmigrazio aholkularitzan kendu dugu, zehazki zertan erabiliko den ez dakigulako. Gu ekintzen aldekoak gara eta garapen bidean dauden herrialdeen eta aniztasun arloko ekintzen alde apustua egitea nahiago dugu. Dena den ontzat jotzen dugu emakumeen sustapenerako ekintzetan udal gobernuak lehendabizi eginiko murrizketei uko egin izana, baina guk, batik bat azken hilabeteetan emakumeengan dagoen indarkeria asko hasi dela ikusirik, beste 20.000€ jarri ditugu, herritarrak nahi izanez gero burugabekeria honen aurka erabili ahal izateko.
HEZKUNTZA ETA EUSKARA:
Herri honetako herri aldizkaria Maxixatzen izan da beti, beraz udal gobernuaren onurak erakusteko erabiltzen den Kontzejupetik kendu eta Maxixatzeni gutxienez pasa den urteko aurrekontua berretsi.
HIRIGINTZA:
Arau subsidiarioentzako dirua hurrengo urterako utzi, 2016an landa garapenerako aurrekontua asko igo baita dagoeneko.
ALKATETZA:
Aholkularitza zerbitzuak ere ezin dira beti maila horretan mantendu. Aurreko legealdikoekin harreman gehiago izan behar da eta batik bat parte-hartze aholkularitzan gustura lagunduko dizuetela huste dugu, aurrekontu partehartzaile eta herri galdeketa mantendu ditzagun, politika herritar eta partehartzaile baten alde.
LANAK ETA ZERBITZUAK:
Alokairu sozialak bultzatzea oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu eta pasa den urtean erabili ez badira, behar bada, ezjakintasunagatik izango zela pentsa dezakegu, beraz, 30.000€ uztea proposatzen dugu partida honetan eta Urria baino lehen erabiltzen ez dena beste partida batera pasa. Propaganda ere egin beharko litzateke, herritarra jakinaren gainean izateko.
Lorategi eta parke altzairuetan berriz 2016rako 18.900€ nahikoa izango direla iruditzen zaigu, baina herritarrari ez bazaio hala iruditzen beste 25.000€ ditu aurrekontu parte hartzean eta aukeratuko balitu udal gobernuak jarritako diru kopurua baino gehiago egongo litzateke parkeak konpontzeko eta lorategi mantenuan ere berdin.
OGASUNA:
Udaleko argitalpenean, prentsa partida kendu eta web orria aurten derrigorrez eratu behar dela ikusirik, gardentasun legeak hala diolako, partida utzi, baina dagoen kantitatea gehiegizkoa iruditzen zaigu. Ahal den heinean udaleko langileekin egin eta ezin bada lehen esan bezala Maxixatzenekin saiatu, sinatu beharreko hitzarmenean.
PARTE HARTZEA:
Hemen esan behar udal gobernuak diona egia bada, eta herritar gehiengoak eskaturikoak, espaloiak, argiteria eta baserri bideak konpontzea direla, beraiek jarritako diru kopurua gaindituko litzatekeela, hau da konponketa hauek egiteko diru gehiago izango luketela.
Baina bada ez bada guk beste aukera batzuk jarri ditugu:
-GAZTE JAXEK: 13-18 urte bitartekoentzat igande arratsaldez ekintzak antolatzeko 25.000€.
-EMAKUMEEN BERDINTASUNA: Lehen esan bezala beste 20.000€
-BESTEAK: Azkoitiarrek proposaturikoak.50.000€.
Hauek izango lirateke laburbildurik Azkoitia Baik aurkeztuko lituzkeen aurrekontuak, euskarari eta pertsonari garrantzi gehiago emanez eta herritarraren parte hartzea sustatzen duen bakarra, Azkoitiarrek aukeratzeko 500.000€ jarriaz.
Gurekin akordioa egitea ez zen batere garestia. Euskara eta batez ere Maxixatzenekin hitzarmen sendo bat eta herritarrak 2016an, Azkoitiarrentzat garrantzitsua izan daitekeen proiekturen batean erabakitzeko aukera ematea, baina ez batean eta ez bestean ez dute horretarako dirurik jarri.
Guretzat beti izan du parte hartzeak garrantzi handia eta behar bada horregatik gara aurrekontu parte hartzaileak aurkeztu zituen talde bakarra. Gure emendakinean ipinitako dena ez genuela lortuko bagenekien, baina guk ere herriari gure aurrekontuak erakutsi behar dizkiogula pentsatzen dugu. Beraz ez da diru kontua izan, euskara eta parte hartzean 27.500€ gehiago jarri izan balituzte, gutxienez gure abstentzioa izango lukete, eta behar bada baietza, baina garbi dago ikuspuntu ezberdinak ditugula eta ez diogula arlo denei garrantzi berdina ematen.
Zerga/tasetan ere ez dugu ikuspegi berdina eta guk 2016rako proposatu genituen zerga/tasekin gehiago bilduko genuke.
Etxebizitza hutsen errekarguarekin 80.000€.
Zabor bilketan 340.000€ gehiago ordaindu beharko dugula aurreikusten da %96ko estaldura maila izateko, 100% iristeko gehiago.
Eta OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) industrialean, denok ulertzeko “IBI industrialean” beste herrien batezbestekoan egoteko 12.000€.
Azkoitia Baik elkarguneko banakako ekintzak eta ura 30m3-tik gorako kontsumoak gehiago zigortu nahi zituen, baina azken bi puntu hauen eragina zenbatekoa den ez dakigu.
Dena den gutxienez 432.000€ gehiago bildu beharko genituzke, eta horrela udal gobernuak eta guk ipinitako partida berri denak egiteko dirua izango genuke.
Hala eta guztiz ere negoziaketarako irekita gaude, guk ere izan ditugu azken uneko eztabaidak, liburutegian liburu edo egunkari/aldizkarientzat jarri diru gehiago, baina borondate onarekin joan ezkero erraz iristen gara akordioetara.
Dena den onena opa dizuegu eta ez da ironia, ahal dugun heinean elkarlanerako prest egongo gara eta ez kritika txarra egiteko bakarrik.
EH Bilduk honako emendakina aurkeztu zuen, eta ez onartuta gelditu zen EAJren aurkako botoarekin eta PSE-EE eta Azkoitia Bairen abstentzioarekin:
EUSKARA, GAZTERIA eta BERDINTASUNA:
Euskara ikasteko diru-laguntzak igotzeko, eta Maxixatzeni eman beharreko diru-laguntza igotzeko eskatzen dugu.
Gazteriaren egoera hobetzeko, gazteen eskubide sozialen alde baliabideak ematea eskatzen dugu, diru-laguntzak bideratuz.
PSE-EEk honako baldintza ezarri zuen 2016ko aurrekontuak onartzerakoan:
"Aldeko botoa bozkatuko dugu baldin eta, honako proiektu hauek garatzeko konpromisoa hartzen baduzue: berdintasunaren alde lanean jarraitu, Floreagara igogailua jarri, Musika Eskola zaharrean zerbait eraiki eta Plaza Ondo jubilatuen elkartea kalera jaitsi".
Javier Zubizarretak 2016an proiektu horiek gauzatzeko intentzioa dutela baieztatu zuen, eta ondorioz, baiezko botoa eman zuen PSE-EEk.