Emakumeon taldeak berretsi nahi dugu, era berean, arazo estruktural baten aurrean gaudela eta, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunik eza oinarri duenez, ezinbestekoa dela berdintasun-politikak baliatzea, adituek zein nazioarteko erakundeek gomendatzen duten bezalaxe.
Bestalde, azaroaren 27an, Inma Merinok hitzaldia emango du Violencia contra las mujeres en la tercera edad izenburupean, eta azaroaren 28an Amurrion Beldur Barik lehiaketa egingo dute. Bertara joateko autobusak jarriko dituzte. Informazio gehiago: 943 54 20 14.