Eneritz Artetxe seigarren, Zestoako saioan

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 2a, 09:46

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena jokatu zen joan den zapatuan Zestoan. 700 bertsozalek lepo bete zuten pilotalekua. Bertan parte hartu zuen Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarrak, eta seigarren postuan gelditu zen 441,5 punturekin. 

Bideoan, Artetxe kartzelako lanean Zestoan. Gaia: Etxe barrutik eskaileran gora pauso hotsak entzun dituzu.

Artetxeren aurretik gelditu ziren gainerako bertsolariak, eta Nahikari Gabilondo izan zen irabazlea. Horrenbestez, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. 

PUNTUAZIOA               BERTSOLARIA

504,5                          Nahikari Gabilondo Mendizabal
495                             Alaia Martin Etxebeste
489,5                          Jon Maia Soria
475                             Jokin Uranga Isuskiza
453,5                          Manex Mujika Amunarriz
441,5                          Eneritz Artetxe Eizagirre

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide