Hamabi gara dagoeneko Auzoko egitasmoa martxan dugun herriak

Erabiltzailearen aurpegia Auzoko 2015ko urr. 23a, 15:17

Gaur egun bizi dugun hizkuntza aniztasuna kontutan hartuz, aberastasun hori ikusarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea helburu ditu Auzokok. Elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izatea da gure erronka.

 

Soraluze eta Gasteiz izan dira, euskaraz ez dakiten herritarrei euskarara gerturatzeko aukera ematen dien egitasmo honen aldeko apostua egin duten azken bi herriak.

Azkoitin dagoeneko pare bat urte daramatzagu Auzoko proiektuarekin. Ostiralero elkartzen gara, arratsaldeko 17:30ean Elkargunean. Animatu eta gerturatu! 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide