Hilero herritarrekin bilduko da Azkoitiko Gure Esku Dago taldea, herriko balantzea, eskura txostena eta aurrera begirako erronkak zehazteko, besteak beste. Herritar guztiak gonbidatuta daude urriaren 27an izango den aurreneko bilerara. Elkargunean bilduko dira, 19:00etan.