Bigarren bilera antolatu du Ongi etorri Azkoitira elkartasun sareak

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 17a, 16:51

Ongi etorri Azkoitira elkartasun sareak bilera irekia egingo du astelehenean, irailak 21, Kultur Etxean, 19:00etan. Helburua da Udalarekin izandako bileraren balorazioa egitea eta aurrera begirako egitasmoak lantzea. Herritar guztiak gonbidatuta daude bilerara.

Duela hamar egun bilera eskatu zen eta gaur (osteguna) egin da bilera, elkartasun sareko lau kide eta bi udal ordezkariren artean. Orain, bigarren bilera bat egitea erabaki dute, bi helburu nagusirekin; alde batetik, Udalaren erantzunaren berri herritar taldeari jakinaraztea eta, bestetik, aurrera begirako lanketak adostea. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide