2015/08/08 17:00

Lasterketa

Martitteko igoera

Martitteko igoera
Herriko plazan, Azkoitia

Abuztuaren 8an ospatuko da Ormaetxea txirrindulari elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatutako Martitteko igoera.

Irteera herriko plazan egingo da 17:00etan eta bizikleta gainean egin beharreko distantzia 3.700 metrokoa izango da. Orain arteko errekorra Joseba Albizuk du, 11'30'' denborarekin.

Izen ematea dohainekoa izango da, eta egunean bertan eman ahalko da Plazan 16:00etatik 16:45era arte. Izena aldez aurretik Zurt, Ttakun edo Koxkan ere eman ahalko da.

Probaren amaieran trofeo banaketa egingo da, bai eta sari ugariren zozketa ere. Eguna borobiltzeko askaria izango da parte hartzaile guztientzat.

 

 

Hizkuntza: Euskara

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide