Hego Euskal Herriko herri guztietan zapatuan, ekainaren 13an, osatuko dira Udal berriak. Azkoitian ere egun horretan egingo da Udal berriaren osaketa ekitaldia, 11:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian.
Maiatzaren 24ko Udal hauteskundeetan erabaki zen, Javier Zubizarreta izango dela datozen lau urteetan herriko alkate berria, ia 1.000 botoko aldea aterata EH Bilduri. Horrenbestez, bederatzi zinegotzi izango ditu EAJk Azkoitiko udalean, eta EH Bilduk, berriz, sei. Azkoitia Baik eta PSE-EEk ordezkari bat izango dute, eta PPk, ez du ordezkaritzarik lortu.
Hauek dira 2015-2019 agintaldian Azkoitiko udalean izango diren zinegotziak:
EAJ: Javier Zubizarreta, Ana Azkoitia, Nekane Larrañaga, Miguel Angel Bastida, Angel Luis Martin, Sonia Vazquez, Imanol Arrizabalaga, Asier Lizarralde eta Maitane Unanue.
EH Bildu: Urrategi Alberdi, Jesus Mari Oteiza, Idoia Uranga, Jakes Uranga, Gaizka Larrañaga eta Ainara Goenaga.
Azkoitia Bai: Jose Joaquin Etxaniz.
PSE-EE: Miguel Reimundez.