Ekainaren 9an, herritarren biltzarra egingo dute Elkargunean, proposamenak hautatzeko. 38 proposamen daude mahai gainean, eta hamar aukeratzeko.
Aurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko bi milioi euro Urola Erdiko eskualdean (Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Beizama eta Errezil) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua.
Proposamen horiek aztertu eta batzuk alde batera utzi dira, bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako (gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea). Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako.
Kontuak kontu, 38 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean hautatzeko. Gai edo arlo hauetan sailkatu dira proposamenak:
- Berrikuntza
- Landa garapena
- Turismoa
- Berdintasuna, parte hartzea, euskara eta garapenerako lankidetza
- Gizarte politika
- Ingurumena
- Kirola, kultura, gazteria
- Mugikortasuna eta bide azpiegitura
Proposamenen zerrenda prentsa-oharraren amaieran doa.
Ekainaren 9an eskualdeko herritarren batzar irekia, aukeratzeko
Proposamen horietatik hamar aukeratzeko batzar irekia egingo da ekainaren 9an. Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Beizama eta Errezilgo herritarrek har dezakete parte batzarrean.
Eguna: ekainaren 9a, asteartea
Ordua: 18:30
Lekua: Azkoitiko Elkargunean
38 proposamen horietatik 10 lehenetsiko dituzte. Ondoren, hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaio Foru Aldundiari, egitasmoen bideragarritasuna aztertzeko.
PROPOSAMENEN ZERRENDA
BERRIKUNTZA |
|
1 |
Ekintzailetasun plana sustatzen jarraitu eskualdean : ekintzaile kultura herritarrengan, gazteengan ekintzaile baloreak ikastetxeen elkarlanaren bitartez, eta ekintzaileentzat zerbitzuak eta espazio fisikoak. |
2 |
Enplegu berdea sortzeko azterketa eta ekintza plana jarri eskualdean |
3 |
Formazio profesionala bailarako industriara egokitua |
4 |
Teknologi berriekin sareak ireki, partaidetza herritarrengana bideratu eta komunikazio hobetzeko |
5 |
Formakuntza: etengabeko formakuntza eskaintza eskualdean sustatu. |
6 |
Herrigune eta auzoetara Internet konexioaren (fibra optikoa) abiadura egokia izateko egokitzapenak egin |
7 |
Gremio desberdinen ELKARGUNEA sortzea |
8 |
Jarduera ekonomikoak sustatzeko ikerketa burutzea |
LANDA GARAPENA |
|
9 |
Eskualdeko ekonomia sustatuz bertako produktuak eta bertako merkataritzaren aldeko proiektua: 1) marketing kanpainak eskualdean ; 2) bertako produktuak erosteagatik languntzak lehen sektorean eta merkataritzan (bonoak); 3) martxan dagoen plataforma digitala indartu (hemenbuy) . Elkarteen elkarlana eta irudia indartu teknologia berriak aplikatuz. |
10 |
Eskualdeko baserri bideak konpontzea . |
11 |
Eskualdeko mendi bideak hobetu. |
12 |
Landa eremuetako pertsona nagusientzako zerbitzuak. |
13 |
Landa eremuetako baserrien ur gabezi arazoak konpontzea. |
TURISMOA |
|
14 |
Hezurren Egiak: bailarako aztarna arkeologikoak balorean jartzea |
15 |
Turismoa eskualdean indartu: bailarak dituen aukerak bildu, eskeintza berriak sortu eta zabaldu marketing plan indartsuen bitartez. |
16 |
Naturako turismoa erakarri eskualdeko turismo jarduerari beste osagarri bat gehitzeko. Adib: Izarraitzeko Bira, Beizamako baso publikoak,..dinamizatzeko ekintzak (martxa familiarrak , irteera gidatuak, ibilaldiak, ekimen desberdinak. |
|
|
BERDINTASUNA, PARTE HARTZEA, EUSKARA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA |
|
17 |
Nepalerako laguntza |
18 |
Emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko plangintza |
19 |
Pasaiako Segadaren inguruko dokumentala egitea |
20 |
Eskualdeko memoria historikoa berreskuratu |
|
|
GIZARTE POLITIKA |
|
21 |
Laguntza sozialak jasotzen dituztenak jasotakoa komunitateari itzultzea |
22 |
Pobrezia egoeran daudenentzat autohornitzeko baratzak |
23 |
Zahartzaro aktiboa landu eskualdean (formazioa, dantza, kirola…) |
24 |
Adineko pertsonak zaintzeko ikastaroak |
INGURUMENA |
|
25 |
Ibai-Eder pantanoaren inguruko eremuetan aisialdi jarduerak sustatzea |
26 |
Energia subiranotasuna sustatzeko eskualdeko plana |
|
|
KIROLA, KULTURA, GAZTERIA |
|
27 |
Udaleku parte hartzaileak haur eta gazteentzat eskualdean |
28 |
Gazte eta haur teknikaria Errezil eta Beizamarako |
29 |
Eskualde mailako sinismen zaharrak (mitologia) jaso, aztertu eta zabaltzera eman |
30 |
Bailarako arte eszenikoen eskola |
31 |
Eskualdeko herri eta auzoen kultura ezagutzeko eta ezagutarazteko entziklopedia |
32 |
Eskualdeko aniztasun eta integrazio plangintza eta ekintza plana |
33 |
Kirol sustapena herri txikietan |
|
|
MUGIKORTASUNA ETA BIDE AZPIEGITURA |
|
34 |
Bidegorri sarea osatu eskualdea lotzeko: bizikletaz mugikortasuna bermatu eta oinezkoentzat izan daitekeena. |
35 |
Bide berde sarea |
36 |
Errepide sarearen konponketa |
37 |
Bailara barneko mugikortasun plana eta ekintza plana. |
38 |
Gatza banatzen duen makina bat eskualderako |