Auzoko jaia izan zen pasa den larunbatean Eskoriatzan

Erabiltzailearen aurpegia Auzoko 2015ko mai. 26a, 08:13

Auzoko, Eskoriatzan.

Auzoko egitasmoaren erantzuna ospatzekoa izanik, pasa den larunbaten egin zitzaion merezitako festa Eskoriatzako plazan.

 

Herri ezberdinetako taldeak etorri ziren, Aretxabaleta, Arrasate, Oiñati, Bergara, Ibarra, Donostia, Azpeitia eta Azkoitiatik ere, bertan izan ginen.

Jaiak hasiera harrera ekitaldi batekin izan zuen eta segidan "Ezagutu AUZOKO" jolasak edo dinamikak egin ziren herritarrekin batera. Haurren txokoa ere bazegoen (Txirtxila Haurren Aisialdi Elkartearen eskutik), munduko jolasez eta eskulanez gozatzeko aukera izan zuten txikienek.

Eguerdia gerturatu ahala, gosea ere nabaritzen hasi zen eta munduko janarien dastaketari ekin zitzaion. Herri ezberdinetako Auzoko proiektuko partaideek, janaria prestatu zuten gerturatu ziren guztiei beraien herrialdeko zatitxo bat luzatuz. Kolore, zapore eta usain ezberdinek jantzi eta alaitu zuten eskoriatzako plaza. Azkoitiatik, Pakistaneko gozokiak eta Nicaraguako arroza joan ziren, eta platerak ezin garbiago bueltatu ziren.

Festa bukatzeko ba al da modu hoberik musika entzun eta dantzan egitea baino?

 

Erlazionatuak

Azkoitiko Auzoko Eskoriatzan

Maxixatzen.eus 2015 mai 26 Azkoitia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide