1. Arratsalde on. Zer deritzozu meskitari buruz herrian sortu den polemikari? Alkate izaten bazara zein litzateke zure jarrera?? Eskerrik asko.
Aitzol
Kaixo Aitzo,
Udaletxetik egin daitekeen bakarra legea betearaztea da eta beste herritarrei eskatzen dieguna eskatuko diegu herritar hauei ere.
Eskerrik asko,
2. Kaixo. Nola definituko zenuke udalean egingo zenuketen gestio ekonomiko eta soziala; ezkertiarra, (Bilduren antzeko) edo eskuindarra (EAJ)?? Udalean, herriari dagozkion gai edo behar espezifikoen aparte, Udaletxeak ez al du behar, zure ustez, politika nazional bat? Hau da, Euskal Herriari begira? Mila esker.
Pello.
Kaixo Pello,
Gure politika herriak erabakiko duenez, herriko politika izango da. Gu batik bat Azkoitira begira gaude. Eta uste dut nahiko lan izango dugula herrian.
Eskerrik asko,
3. Kaixo Jose Joaquin. Norekin ikusten zara eskutik lehenago, EH Bildu edo EAJ/PNVekin?
X. Munibe
Kaixo X. Munibe,
Alkatea aukeratzeko dakizuen bezala bigarren buelta proposatu dugu. Beraz, zuen esku dago. Hortik aurrera, ekintzen edo planteamentuen arabera unean-unean gure programarekin bat datorrenarekin egingo ditugu akordioak.
Eskerrik asko,
4. Zenbat etorkin artu behar ditu Azkoitiko Herriak? Ez al dago gaur egunean gente kanpoko geixegi? Hemen bertako gentiak (Azkoitikoak) ¿ ez al du premiazko beharrik gaur egun ? Agur.
Patx
Kaixo Patx,
Etortzen direnak hartu behako ditugu eta ahal den eta modurik hoberenean. Elkar ezagutu eta elkarlanean saiatu.
Premiazko beharrak herritar askok ditugu, lehendik hemen geundenak eta azken aldian etorri direnak. Beharretan lehentasunak markatu beharko ditugu, pertsonei lehentasuna emanez. Horretan arituko gara.
Eskerrik asko,
5. Kaixo. Bigarren buelta hori, ordea, nola planteatzen duzue? Beste kontsulta baten bidez? Bestalde, lehengo egunean maxixatzenen bitartez zu eta Urrategiren arteko debatea ikusi nuen, eta, egia esan ez nuen zu eta beraren arteko diferentziarik ikusi, alderdi berekoak ematen zenuten. Zer desberdintasun eskeintzen duzue zuek, EH Bildu bozkatu beharrean, zuei konfidantza ematerako orduan? Eskerrik asko.
X. Munibe
Kaixo X. Munibe,
Bigarren buelta kontsulta bidez planteatzen dugu. Herritarren parte hartzearekin.
Desberdintasunei buruz berriz, gu gara udaletxean Azkoitia eta azkoitiarrentzat bakarrik lan egingo duen talde bakarra, kanpoko beste inoren agindurik izango ez duena, Azkoitiko herriari soilik galdetuko diona.
Eskerrik asko,
6. Kaixo, Joaquin! Datorren legealdirako parte hartze prozesu oso berezia proposatu duzue: adituek osatutako aholkulari taldeak sortu Udalean, gai ezberdinak jorratzeko. Erabakitzeko ahalmena izango al lukete talde horiek ala aholku emaile izango lirateke soilik? Eskerrik asko!
Idoia Alberdi
Kaixo Alberdi,
Guk talde horietan proposatu, landu eta erabakitzen denaren alde bozkatuko genuke.
Eskerrik asko,
7. Emateunez, Azkoittin bultzada handixe eman nahi zako ingurumenan gaxei eta hori aurrea emateko zaborran kontuei bakarrik bettu zakola emateu. Ez gea konturatzen herri hontan, edo beste eozeinetan, pertsonaz gain beste bizidun batzuke badaudela, animalixek hain zuzen. Jakin nahiko nuke elkarbizitze planen bat posible aldan sortzie animalixen eta herritarren artin; herriko animalixekin sortu leizken arazuk era batea o bestea konpondu laizkela danok dakiu, baino hoxek burutzeko pauso gutxi emateiela iruitze zat. Badao jendie herrixen ingurumenan arlo hori aurrea emateko prest daona, baino hortako udalan laguntzie ezinbestekue da. Ze iritzi daukeuzte gai honi buruz?
herritar bat
Kaixo herritar bat,
Gai honen inguruko kontseilu bat osatu daiteke herritar aditu eta gaian interesa dutenekin. Aurreko galderan erantzun bezala, talde horrek landu eta adostutakoaren alde egingo genuke guk.
Eskerrik asko,
8. Zaborren gaiari buruz, irakurri izan dut berdin zaizuela zein teknika erabili berziklatzeko tasak betetzen badira beintzat. Herria bostgarren edukiontziaren aldekoa dela garbi geratu da herri galdeketaren ondoren, baina teknika horrekin ez zen birziklatze tasa haundia lortzen. Zein izango zen zuen alternatiba herriaren nahia betetzeko, baina era berean %80ko birziklatze mailara gerturatuz?
Maite
Kaixo Maite,
Diozun bezala guri ez zaigu axola sistema, gure helburu nagusia birziklatzea da. Dagoeneko galdeketa bat egin da gure herrian eta herriak esandakoari kasu egiteko prest gaude, hau da, 5. kontenedorea jarri (pardelena agian) eta ondo funtzionatzen badu, birziklatze tasa jaisten ez bada, horrela jarraitu.
Eskerrik asko,
9. Oraindela egun batzuk, Diario Vascon ondorengo galdera egin zioten Azkoitiako partidu desberdinei, baina zuen erantzunik ez zegoen. Zer pentsatzen duzue jendeak jasotzen duen diru laguntzei buruz? Ekintzarik burutzeko asmorik ba al duzue diru laguntza horiek modu egokiago batean banatzeko? Eta zer da zuentzat modu egoki batean banatzea?
Maite
Kaixo Maite,
Diru-laguntza mota asko daude. Batzuk Eusko-Jaurlaritzatik datoz eta zuk diozunak batik bat hortik datoz. Diru-laguntza horiek jasotzeko irizpideak zehaztuta daude eta eskaera egin eta baldintzak betetzen dituztenei ematen zaizkie.
Eskerrik asko,
10. Azkenaldian meskita-ri buruz gauza asko gabiltza entzuten. Zein da zuen irtenbidea dagoen arazoa konpontzeko?
Maite
Kaixo Maite,
Aurreko galderan esan bezala, baldintzak betetzen dituzten herritari guztiei baimenak ematen zaizkie eta bide horretan jarraitu beharko dugu.
Mezkitak eraiki diren beste hainbat herritan haseran zer esana eman duten arren, gerora ez da arazorik izan.
Eskerrik asko,
11. Aspaldidanik Azkoitiko kaleetan katu kamaden arazoa dago. Urtetik urtera kontrolik gabe gero eta katakume gehiago daude kaleetan zehar, jendeak utzita, edota aurreko urteko katuek umeak izan dituztelako. Ba al duzue pentsatuta zerbait arazo hau konpontzeko? Hala bada, zein ekintza dituzue pentsatuta arazo hau ekiditeko?
Maite
Kaixo Maite,
Animalien inguruan beste herritar batek ere bere kezka azaldu du. Gai hau lantzeko kontseilu bat osatu daiteke interesa dutenekin eta adituekin. Lehen esan bezala Azkoitia Baik kontseilu horretan landu eta erabakitakoaren alde egingo du.
Eskerrik asko,
12. Irabazi markarekin zoaztela kontuan izanik, bozkatuena alkate, ala erabaki hori "programa, programa, programa" bidez zuek ere, Ahal Dugun lau haizetara zabaltzen duten bezala?
Imanol
Kaixo Imanol,
Gure erabakia bi alkategai bozkatuenen artean bigarren buelta bat egitea da eta azkoitiarren erabaki dezatela nor nahi duten alkate.
Alderdien artean egiten diren negoziazioak saihestu nahi ditugu.
Eskerrik asko,
13. Attola inguruan sortzen diren zabor eta hondakin arazoekin zerbait egiteko asmorik bai? Hango mahai eta aulkiak oso egoera txarrean daude. Eta Hango pago azpiak komun bilakatzen dira udaran. Horren aurrean zer?
Amaia
Kaixo Amaia,
Inguru hori garbitzeko auzolana antolatu daiteke, Urola ibaia garbitzeko antolatzen den eguna bezala.
Hango mahai eta aulkien inguruan azterketa bat egin beharko da eta konpondu beharrekoak konpondu.
Eskerrik asko,
14. Kaixo Jose Joaquin, zer iritzi duzu "Gure esku dago" ekimenaren inguruan? eskerrik asko
Larraitz
Kaixo Larraitz,
Parte-hartze ekimen bat izango balitz gu beti parte-hartze horren alde, baina uste dugu Azkoitian gure taldeak nahiko lan izango duela herriko kontuekin.
Eskerrik asko,
15. Plaza Berria txukuntzea zuen helburu nagusietako bat al da?
aitor
Kaixo Aitor,
Bai, gure talde bileretan aipatu da gai hau. Espaloiak txukundu beharra dagoela uste dugu, baina azpitik hasi behar bada lana, estolderietan nahiko lan omen dago. Aurrekontuetan sartzeko aukerarik dagoen ikusi behar.
Eskerrik asko,
16. Hauteskunde emaitzei begirako galdera da ondorengoa. EH Bilduk eta EAJk eskainu kopuru bera aterako balute baina bozka kopuruan EH Bilduk irabaziko balu, babestuko zenukete EH Bildu, EAJ + PSOE bat-egitearen aurrean? Hau da zerrenda bozkatuena errespetatua izateko aktiboki jokatuko zenukete?
berriketerie
Kaixo,
Guk bigarren buelta egin eta herriak galdeketa honen bidez erabakitakoaren alde bozkatuko dugu.
Eskerrik asko,
17. Helburu nagusietaz aparte, zer helburu egingarritan jarri nahiko zenituzke indarrak?
aitor
Kaixo Aitor,
Gure helburu eta ardatz nagusia beti parte hartzea izan da eta izango da. Hemendik aurrera batzordeetan parte hartzeko modua aldatu eta zinegotzi izateko derrigortasuna kenduko genuke.
Eskerrik asko,
18. Zer deritzozue gaur egungo gazteen alkohol eta drogen kontsumoaz? Zer egingo zenukete zuen postutik herriko gazteen aisia beste era batekoa izateko?
Nerea
Kaixo Nerea,
Ez dut uste beste munduko arazoa denik. Gazteen parte hartzea bultzatuko dugu, eta eurengadik beste era bateko aisialdia sortzeko taldeak bultzatuko ditugu Udaletxetik.
Mila esker.
19. Aupa Jose, foru hauteskundeetarako, zuk edo zuen alderdikideak zer alderdiri emango zenioketen konfidantza, zuen ideiei gertu daudelako edo?
Peru
Kaixo Peru,
Udaletxean gertatzen den bezala, elkarrekin adostu beharko genituzkeen bakoitzaren programako hainbat puntu. Gure punturik garrantzitsuena parte hartzea izango da beti.
Mila esker.
20. Kaixo Joaquin, Zer iruditzen zaizu Maxixatzenen herri komunikabidearen proiektu berria? Irakurtzen al duzu? Hauetskundeak EH Bilduk irabaziko balitu, Maxixatzenek izango al du zuen babesa aurrera jarraitzeko? Eskerrik asko
Paula
Kaixo Paula,
Guk mahai inguruan esanda bezala, Kontsejupetik kendu eta aldizkari horretarako gastatzen den dirua Maxixatzeni emango genioke. Kontsejupeko albisteak Maxixatzenek jorratuko lituzke, herriarentzat interesgarriak badira.
Kontsejupetik alderdi bakoitzak egin dituen gauza onak kontatzeko bakarrik dela dirudi, eta tentazio hori ekiditeko, aldizkari independente bat sustatuko genuke.
Bai irakurtzen dut Maxixatzen. Beti danik naiz bazkide, eta herriari gehien gustatzen zaion aldizkaria Maxixatzen dela uste dut. Euskararen alde ere oso lan ona egingo duela ziur nago.
Mila esker.
21. Herriaren beharrak aurreikusiz, zeri emango diozu edo zenioke lehentasuna?
Amaia
Kaixo Amaia,
Gure lehentasuna pertsona da. Berdintasuna, inmigrazioa, langabezia... eta horretara joan beharko luke aurrekontuko zati handiena.
Mila esker.
22. Aurreko legealdian Azkotia BAI eta EH BIldu adostasunetara iritsi dira hainbat gauzetan. Zeinen programan ikusten dituzue aurrera begira akordioetara iristeko puntu gehiago EAJren programan edo EH Bilduren programan?
Igone
Kaixo Igone,
Gure programarekin gehien bat egiten duenarekin. Batez ere, parte hartzearekin.
Mila esker.
23. Aupa Jose Joaquin, zure alderdiaren betiko nahietako bat herri galdeketen dinamikak sustatzea izan da. Aurten lehendabizikoz Azkoitian horrelako galdeketa bat egitea lortu duzue guztiok batera, nola pentsatzen duzue dinamika horretan sakontzea? zein bide eta modelo proposatzen duzue?
Pablo
Kaixo Pablo,
Herri galdeketak Internet bidez sustatu nahi ditugu, eta teknologi berrietara bultzatu. Aurreko legealdian eginda bezala, (aurrekontuko 250.000 euro herritarrek aukeratu zuten zertan gastatu erabakitzea) horrelako ideia gehiago bultzatuko ditugu, jendeari parte hartzea errazteko.
Mila esker.