Udal eta Foru Hauteskundeak

Mahai-ingurua alkategaiekin

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 8a, 14:08

Aurtengo Udal Hauteskundeetan alkatetzara aurkeztu direnen arteko debatea antolatu dute Maxixatzen, Hitza eta Erlo komunikabideek elkarlanean. Datorren asteazkenean, maiatzaren 13an egingo da, 19:00etan, Elkargunean. Bertaratu ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute zuzenean maxixatzen.eus web-orrian.

 

EH Bilduko eta Azkoitia Baiko hautagaiek, Urrategi Alberdik eta Jose Joaquin Etxanizek, hartuko dute parte mahai-inguruan.  EAJko hautagai Javier Zubizarreta, PSE-EEko hautagai Miguel Pascual eta PPko Maria Pilar Elias hautagaiei ere gonbitea luzatu diegu, baina parte ez hartzea erabaki dute. Moderatzaile lanetan Maxixatzeneko kolaboratzaile Irene Elorza arituko da.

Urola Kostako Hitzak, Erlo Telebistak eta tokian tokiko herri komunikabideek elkarlanean, eskualdeko herri ia denetan udal hauteskundeetako mahai-inguruak antolatu ditugu.  Hautagai guztiak mahai baten bueltan eseri, eta hauteskunde programaren inguruan herritarren aurrean hitz egitea da helburua.

Ekitaldia herritarrentzat irekia izango da. Maiatzaren 13an da hitzordua, Elkargunean, 19:00etan. Bertaratu ezin dutenek, Maxixatzenen web-orritik izango dute zuzenean jarraitzeko aukera, streaming bidez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide