Artetxek saio orekatua, segurua eta bertso onekin tartekatua egin zuen. Iaz ere Osinalden kantatu zuen.
Osinalde elkartera 200 bat lagun hurbildu ziren sei bertsolariren bertsoak entzutera, eta entzuleen botoetan ere Martikorena nagusitu zen. Martikorenak Osinalden kantatzen zuen lehenengo aldia zen. Entzuleak gustura atera ziren bertso saioarekin. Bizi hasi zen, puntu-erantzunetan berealdiko bertsoak botata.
Honako bideoan irabazlea esan zuten unea ikus daiteke, eta hemen Urola Kostako Hitzak Eneritz Artetxeri egindako elkarrizketa.