Aldizkariaren beste 3.000 ale banatuko ditugu astelehenean

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 27a, 21:48

1.500 ale banatu ditugu gaur. Motz geratu gara, baina. Ehunka etxe geratu dira Maxixatzen herri aldizkariaren lehen alea jaso gabe, eta lan-taldeak beste tirada bat martxan jartzea erabaki du, 3.000 alekoa. Astelehenean banatuko ditugu.

 

Herri aldizkaren lehendabiziko bost aleak doan banatuko dira, eta herriko etxe guztietara iristea da helburua. Irailetik aurrera bazkideek bakarrik jasoko dute aldizkaria etxean, urtean 25 euroren truke.

341. alea

Hainbat hilabetetako lanaren ondoren, gaur ikusi du argia Maxixatzen herri aldizkari berrituak. Lehendabiziko zenbakia berezia izan da. Maxixatzen Herri Komunikabidearen aurkezpen zabala aurkituko dute bertan herritarrek: aldizkaria bera eta gaurtik  airean dagoen atari digital honen nondik norakoak azalduko zaizkio irakurleari. 

Hemendik aurrera, proiektuko bidelagun izango ditugun hainbat herritarren iritzia ere jaso da, elkarrizketa laburren bidez. Azkenik, herri komunikabidearen irudi berriaren diseinu-lehiaketaren irabazleak irudiari buruz emandako azalpenak ere jasota geratu dira ale berezian.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

Erlazionatuak

Egin zaitez bazkide!

Maxixatzen.eus 2015 mar 31 Azkoitia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide