Lehendabiziko zenbakia berezia izango da. Maxixatzen Herri Komunikabidearen aurkezpen zabala aurkituko dute bertan herritarrek: aldizkaria bera eta gaurtik airean dagoen atari digital honen nondik norakoak azalduko zaizkio irakurleari. Proiektuaren nondik norakoak jasotzen dituen erreportajea eta Maxixatzen herri aldizkariko sortzaileei elkarrizketa zabala ere izango dira irakurgai lehendabiziko zenbakian.
Hemendik aurrera, proiektuko bidelagun izango ditugun hainbat herritarren iritzia ere jaso da, elkarrizketa laburren bidez. Azkenik, herri komunikabidearen irudi berriaren diseinu-lehiaketaren irabazleak irudiari buruz emandako azalpenak ere jasota geratu dira ale berezian.
Erakundeen diru-laguntzez gain, herriko enpresa eta dendarien publizitatea eta herritarren bazkidetza ezinbestekoak izango dira egitasmoari eusteko. Hala, komunikabidean iragarkiak jartzeko eta herritarrak bazkide egiteko eman beharreko urratsak ere, zehaztuta daude aldizkarian.