Zer da inposatzea
galdetu didazu
zure begi-ninia nirean iltzatuz
Becquerren poeman bezala
zuk galdetu didazu
etxepeko espainol hiztun jator
zurekin espainieraz hitz egin ondoren
nik gero arte esan eta hasta luego erantzutean
zuk galdetu didazu
gazte pssohekide baskongado
zuei espainol elebakarrei guk euskaldunok
euskara inposatzen dizuegula esanez
zuk galdetu didazu
espainieraz mintzo zaren tabernari
nik euskaraz modu atseginean eskatuta
espainolez eskatzeko zakar exijitzean
zuk galdetu didazu
inposatzearen aurkako inposatzaile
beti zeuk nahi duzuna egiteagatik
nik nahi dudana betiren beti ukatzean
zer da inposatzea
galdetu didazu
eta zuk galdetu didazu hara
inposatzea zu zeu zara
Aitor Arruti Rezabal