IRUZURRAK ETA KANPOKO IGERILEKUKO ARAUDIA

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 12a, 17:03

Udaltzainen oharrak

Udaltzaingoak ohar batzuk jakinarazi nahi ditu, azkenaldiko iruzur kasuak eta zapatuan irekiko diren kanpoko igerilekuetako trafiko araudiari buruz.

Izan ere, azkenaldian bi motako iruzurrak gertatu dira herrian.

  •  Iruzurgileak adineko pertsonengana gerturatzen dira, besarkada eta musuak emanez, eta bien bitartean lepoko katea kentzen diete.
  •  'Tocomocho' izeneko iruzur kasuak ere gertatu dira bailaran: bi lagun hurbiltzen dira ustez saritutako loteria txartelekin, eta adierazten dute, kanpotarrak  izanik, paperik ez dutenez ezin dutela kobratu. Horren ondoren, ustez saritutako boletoa saltzen saiatzen dira.

Adi ibili, beraz.

Bestalde, badakizue kanpoko igerilekuak zapatuan, hilak 14, irekiko dira, eta Azkoitiko udaltzaingoak gogorarazi nahi du trafiko araudia errespetatzen ez dituztenei isunak jarriko dizkiela.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide