JON ANDONI MARTIN: NATURALA, URBANOA, BIZIGARRIA

Jon Andoni Martin 2013ko urr. 18a, 16:22

Naturala, urbanoa... bizigarria-1

 

 

 

 

 

 

Badira hainbat leku non gure berezko jatorriarekin egiten dugun topo.      

Naturala, urbanoa... bizigarria-2

 

 

 

 

Etxean bageunde sentitzen gara bat-batean hosto bati gertutik begiratuta,

Naturala, urbanoa... bizigarria-3

 

 

 

 

 

 

soseguak hartzen gaitu itsasertz harritsuaren aurrean,

Naturala, urbanoa... bizigarria-4

 

 

 

 

 

 

guretzako ispilu aproposa iruditzen zaigu goroldioak estalitako haitza.

Naturala, urbanoa... bizigarria-5

 

 

 

 

 

 

 

Hala ere, dagoeneko gure izatea ez du jatorrizkoak bakarrik elikatzen,

Naturala, urbanoa... bizigarria-6

 

 

 

 

 

 

 

eta arnasa baretzen digu artifizioz eraikitako edertasunak ere,

Naturala, urbanoa... bizigarria-7

 

 

 

 

 

 

 

aho bete hortz uzten gaitu,

Naturala, urbanoa... bizigarria-8

 

 

 

 

 

 

 

bizi pozaren iturritik ematen digu edaten.

Naturala, urbanoa... bizigarria-9

 

 

 

 

 

 

 

Horretaz konturatuta, ezin asma zerk bizi gaituen gehiago,

Naturala, urbanoa... bizigarria-10

 

 

 

 

 

 

 

teknika ote dagoen gizakiaren zerbitzura

ala

geu ote gauden teknikaren menpe.

 

Jon Andoni Martin

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide