"ADISKIDE BAT NUEN": JOXEAN AGIRREREN ELEBERRIA

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 15a, 10:42

Elkar argitaletxea

 

Gai bat baino gehiago josi ditu Joxean Agirre azpeitiarrak bere azkeneko nobela honetan:

batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak, obsesio bihurtzeraino, ia, eta beste batzuk orain aurrenekoz agertzen direnak lehenengoz edo indar handiagoz:

talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…

Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean lauzpabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala…

Hona hemen aurkezpeneko bideoa:

 

http://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=DL6pmHJC3-g

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide