IV. Gipuzkoako Erroten Egunaren barruan, doako hiru bisita gidatu egingo dituzte Aingeru Guardan dagoen Egurbide errotara, Jon Orbegozok zuzenduta: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Izena emateko, deitu 943-85 71 70 telefono zenbakira edo idatzi kultu@azkoitia.eus helbide elektronikora.
Ordu eta erdiko ibilbidea egingo da Azkoitian zehar, Andre Mariaren Jasokundeko parrokia ataritik abiatuta. Egun honetako bisita gazteleraz eskainiko dute. Informazio guztia, hemen.