Josu Azurmendirentzat da aste honetako saria, Egunean Behin jolasean Gukaren taldeko kide izateagatik

Aitziber Arzallus 2026ko ekainaren 29a

Egunean Behinen 21. denboraldiko zazpigarren astea ere joan da jada, eta uneotan, Tokikom Ligako sailkapenaren bigarren lekuan da Gukaren taldea.

Egunean Behinen 21. denboraldiko zazpigarren astea gaindituta, Tokikom Ligako sailkapen orokorraren bigarren lekuan dago Gukaren taldea, duela astebeteko leku berean hain justu. Euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia du berezitasun abian den denboraldiak. Lehia horretan hamar hedabide ari dira parte hartzen, eta tartean da Guka. Sailkapen orokorrean ez ezik, asteko sailkapenean ere bigarren egin du Gukak, joan den astean bezalaxe. 

Lehia horretatik aparte, Gukak bere taldeko kideen artean hainbat sari banatuko ditu Egunean Behinen 21. denboraldiak irauten duen 11 asteetan. Hain zuzen ere, astero sari bana zozkatuko du taldeko parte hartzaileen artean, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere jasoko du saria. Zazpigarren asteko Gukaren sariduna Josu Azurmendi azpeitiarra da. Saritzat Gukaren urtebeteko harpidetza digitala eta produktu sorta bat jasoko ditu.  

Hona hemen, zazpigarren astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide