Miren Beneitezek irabazi du Gukaren saria, Egunean Behinen seigarren astean

Aitziber Arzallus 2026ko ekainaren 23a

Egunean Behinen 21. denboraldiko seigarren astea igarota, Gukaren taldea Tokikom Liga sailkapeneko bigarren lekuan da.

Egunean Behinen 21. denboraldiko seigarren astea igarota, Tokikom Ligako sailkapen orokorreko bigarren lekuan dago Gukaren taldea, iragan astean baino koska bat gorako. Euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia du berezitasun abian den denboraldiak. Lehia horretan hamar hedabide ari dira parte hartzen, eta tartean da Guka. Sailkapen orokorrean ez ezik, asteko sailkapenean ere bigarren egin du Gukak.  

Lehia horretatik aparte, Gukak bere taldeko kideen artean hainbat sari banatuko ditu Egunean Behinen 21. denboraldiak irauten duen 11 asteetan. Hain zuzen ere, astero sari bana zozkatuko du taldeko parte hartzaileen artean, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere jasoko du saria. Seigarren asteko Gukaren sariduna Miren Beneitez azkoitiarra da. Saritzat Gukaren urtebeteko harpidetza digitala eta produktu sorta bat jasoko ditu.  

Hona hemen, seigarren astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide