Edurne Urbietak irabazi du Gukaren saria, Egunean Behinen laugarren astean

Erredakzioa 2026ko ekainaren 8a

Egunean Behinen 21. denboraldiko laugarren astea igarota, Gukaren taldea Tokikom Liga sailkapeneko hirugarren lekuan da.

Egunean Behinen 21. denboraldiko laugarren astea igarota, Tokikom Ligako sailkapen orokorreko hirugarren lekuan dago Gukaren taldea, iragan astean baino koska bat gorago. Euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia du berezitasun abian den denboraldiak. Lehia horretan hamar hedabide ari dira parte hartzen, eta tartean da Guka. Sailkapen orokorrean hirugarren lekuan badago ere, asteko sailkapenean bigarren egin du Guka.  

Lehia horretatik aparte, Gukak bere taldeko kideen artean hainbat sari banatuko ditu Egunean Behinen 21. denboraldiak irauten duen 11 asteetan. Hain zuzen ere, astero sari bana zozkatuko du taldeko parte hartzaileen artean, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere jasoko du saria. Lehen asteko Gukaren sariduna Olatz Osinalde azkoitiarra izan zen; bigarren astekoa, Maider Ondartza Azpeitiko bizilaguna; hirugarren astekoa, Ane Azkue zumaiarra; eta laugarren astekoa, Edurne Urbieta zumaiarra da. Saritzat Gukaren urtebeteko harpidetza digitala eta produktu sorta bat jasoko ditu.  

Hona hemen, hirugarren astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide