Maider Ondartzak irabazi du Gukaren saria, Egunean Behinen bigarren astean

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 25a

Egunean Behinen 21. denboraldiko bigarren astean, Gukaren taldea izan da Tokikom Liga jokatzen ari diren hamar hedabideen artean punturik gehien bereganatu dituena. Horrela, sailkapen orokorrean koska bat gora egin du, eta laugarren lekuan da.

Egunean Behinen 21. denboraldiko bigarren astea igarota, Tokikom Ligako sailkapen orokorreko laugarren lekuan dago Gukaren taldea. Euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia du berezitasun abian den denboraldiak. Lehia horretan hamar hedabide ari dira parte hartzen, eta tartean da Guka. Lehendabiziko astea bosgarren lekuan bukatu zuen Urola Kostako hedabidearen taldeak, baina bigarren astean punturik gehien erdietsita, sailkapen orokorrean koska bat gora egitea lortu du. 

Lehia horretatik aparte, Gukak bere taldeko kideen artean hainbat sari banatuko ditu Egunean Behinen 21. denboraldiak iraungo duen 11 asteetan. Hain zuzen ere, astero sari bana zozkatuko du taldeko parte hartzaileen artean, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere jasoko du saria. Lehen asteko Gukaren irabazlea Olatz Osinalde azkoitiarra izan zen, eta bigarren astekoa Maider Ondartza Azpeitiko bizilaguna da. Saritzat Gukaren urtebeteko harpidetza digitala eta produktu sorta bat jasoko ditu.  

Hona hemen, bigarren astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide