Olatz Osinalde da Egunean Behinen lehen asteko Gukaren irabazlea

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 18a

Hamar hedabide ari dira parte hartzen Egunean Behinen 21. denboraldiaren bereizgarri den Tokikom Ligan. Gukak ere badu bere taldea, eta lehen astea sailkapeneko bosgarren lekuan bukatu du talde horrek.

Joan den astelehenan hasi zen Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia, eta oraingoak Tokikom Liga du berezi, euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia hain zuzen. Gukak ere badu bere taldea, eta taldekideen artean astero sari bana zozkatuko du, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere saria jasoko du. Lehen asteko Gukaren irabazlea Olatz Osinalde azkoitiarra da. Saritzat Gukaren urtebeteko harpidetza digitala eta produktu sorta bat jasoko ditu; Guka jarriko da irabazlearekin harremanetan.

Hona hemen, aurreneko astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide