Udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu beste urte batez UEMAk, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Aurten ere udalekuen bi txanda egingo dituzte: ekainaren 22tik 30era eta uztailaren 2tik 10era. Bi txanda horietakoren batean parte hartu nahi duten gazteek –2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek– hilaren 31ra bitartean eman ahal izango dute izena, honako lotura honetan.
Baliarraindik Idiazabalera bidea egingo dute gazteek bederatzi egunetan, eta Zaldibian eta Ataunen ere igaroko dituzte bina gau. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua izango da.
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da Salto! udalekuen helburua.