Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Gukak lehiaketa jarri du abian. Hala, hedabideak irakurleek ezagutzen dituzten esaera zahar politenak jakin nahi ditu. Jasotako erantzun guztien artean Susa argitaletxeak emandako Gotzon Barandiaranen Galbahea, Uxue Alberdiren Hetero eta June Fernandezen Aingeruak eta neskameak liburuak zozkatuko ditu Gukak.
Jolasean parte hartu nahi dutenek hemen egin dezakete, eta galderari erantzuteko epea abenduaren 6ko 12:00etan itxiko da.