'Gure Mazedonia' udako programaren azken saioa eskainiko du gaur Guka Telebistak

Guka Telebista 2024ko abu. 29a, 10:00

IƱaki Atriainek egindako koktelak dastatuko dituzte saioan zumaiarrek.

Orioko, Azkoitiko, Zarauzko eta Azpeitiko saioen ondoren, Zumaiakoa eskainiko du gaur gauean Guka Telebistak. 21:45ean ikusi ahal izango dira saioa telebistan. Iñaki Atriain koktel egilearekin elkartu dira Mireia Galarza Bastida, Ian Ruiz Lizaso eta Julene Sorarrain. 

Abuztua azken txanpara iritsi da, eta horrekin batera, baita Guka Telebistaren Gure Mazedonia udako saioa ere. Mireia Galarza Bastida kazetaria herriz herri ibili da Urola Kostan uda sasoiko gaiak lantzen; ondo lagunduta ibili ere. Izan ere, Julene Sorarrain eta Ian Ruiz Lizaso izan ditu hark bidelagun.

Ostegunero bezala, gaur ere saio berri bat eskainiko du Guka Telebistak 21:45ean hasita: Zumaiakoa. Gaurkoa Gure Mazedonia-ren aurtengo denboraldiko azkena izango da, gainera. Galarza aurkezlea Iñaki Atriain koktel egilearekin elkartuko da Zumaian, eta Sorarrain eta Ruiz kalean aurkitutako herritarrekin arituko dira solasean, Atriainek egindako bi kokteletatik onena zein den erabakitzeko.

Gaur gauekoa Gure Mazedonia saioaren azken atala izango da. Aurrez, baina, lau saio eskaini ditu Gukak: Oriokoa, Azkoitikoa, Zarauzkoa eta Azpeitikoa. Herri horiek guztietako saioak ikusgai daude dagoeneko Gukaren webguneetan —Guka Telebistaren Gure Mazedonia saioari dagokion orrialdean dago—, eta gauza bera egingo du Zumaiakoarekin ere; bihartik aurrera ikusi ahal izango da azken herri horretako saioa webguneko lotura horretan bertan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide