Erniarraitz bertsozale elkarteak Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa antolatu du beste urte batez. Abenduak 20an, asteartez, egingo dute saioa, eta honako bertsolari hauek arituko dira kantuan: Jon Gurrutxaga, Naia Arrizabalaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Gai jartzaile lanetan Haritz Etxeberria Ministro arituko da.
22:00etan hasiko da saioa, Soreasu antzokian, eta dagoeneko salgai daude hara joateko sarrerak, hamar eurotan. Kulturaz.eus atarian eskuratu daitezke.