'Oinarrizko baldintzak'

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 5a, 09:38

Amaia Argarate Azkoitiko Udaleko Ingurumen teknikariaren iritzi-artikulua argitaratu du, gaur, Berria egunkariak.  Txakur jabeen eta txakurrik ez dutenen artean sortzen diren gatazken inguruan hitz egin du, 'Oinarrizko baldintzak' izenburupean.

 

Toki administrazioan sarritan jasotzen ditugu txakurrek herritarrei sorturiko kalteei buruzko kexak, halaber, horiek ekiditeko iradokizunak. Jasotako kexen artean ohikoena izan ohi da espaloi eta gune berdeetatik gorotzak jaso ez izatearena, baina beste batzuk ere badira, horien artean zakurren zaunkak bizilagunei eragindako traba edo haiek kalean solte ibiltzeagatik herritar batzuengan eragindako beldurra. Txakurren jabeek ere bideratzen dizkigute eskaerak. Horien artean gorotzak botatzeko zakarrontzi gehiago jartzea edo zakurrak aske ibiltzeko gune aproposak egokitzea.

Udal batzuetan, arazoari irtenbidea eman ahal izateko lehen neurria etxe abereen Udal ordenantza onartzea izan da. Ordenantza bat onartzeak idatzita dagoena betearaztea suposatzen badu ere, errealitateak erakusten du ez dela horrela gertatzen eta betearazteko dagoen neurri bakarrenetakoa isunak ezartzea da. Isunak jartzea, ordea, ez da izaten zeregin erraza horretan jarduten duenarentzat. Izan ere, gorotzen kasuan zaila izaten da bekatuan dabilena harrapatzea. Arrazoi hori, hala ere, ez du asebetetzen egunero etxetik ateratzean gorotza zapaltzen duen herritarra. Horiek dagoen araua betetze aldera ikuskaritza lan hobea eskatzen dute. Ikuskaritza lan horiek eragina izateko denboran egonkorrak izatea ezinbestekoa da, baina inguruko zenbait udalen baliabide tekniko eta ekonomikoek ez dute ahalbidetzen horrelakoak gauzatzea.

Jarraitu irakurtzen, Berrian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide