EUSKARAREN GINKANA-ren bosgarren edizioa azken txanpan sartu da, finala urtarrilaren 28an izango da Ekogunea parkean.

Topagunea 2017ko urt. 13a, 20:44

Urtarrilaren 3an hasi zuen bidea bosgarren urtez Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean antolatzen duen eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatzen duen Euskararen Ginkanak. Izaera anitzeko 27 taldek hasi zuten 3.000 euroko saria lortzeko lehiaketan ibilbidea eta astez aste probak burutzen joan dira puntuak lortu eta finalera iritsi ahal izateko.

uskaraz eta euskararekin dibertitzea da Euskararen Ginkanaren helburua. 5. edizio honen gai nagusia hizkuntza praktika ekologikoak da eta lehiakideak gainditu beharreko probak eta galderak, hizkuntzen garapen jasangarrirako lagungarri gertatzen diren hiztun eta hizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikei lotuak izango dira. Horrela, gaiari buruzko ezagutza jasoko dute partaideek eta burututako proben bidez ezagutza hau zabalduko dute ikusgai baidaude aipatu probetan sortu dituzten bideoak bai www.euskararenginkana.eus webgunean eta baita sare sozialetan ere.

 

Euskal Herriko hainbat txokotako partaideek osatzen dituzte taldeak, eta izaera ezberdinetakoak dira, Euskara elkarteak, aisialdi taldeak, hedabideak, mintzapraktika taldeak, kultur egitasmoak, ikasle taldeak, aisialdian edota hezkuntzan ari diren eragileak eta beste hainbat. Denek komunean dutena saria irabazita euskararen aldeko proiektu bat sustatzeko erabiliko dutela dirua, horrela jaso dute lehiaketan izena ematerako momentuan egin zituzten eta ginkanaren webgunean ikusgai dauden aurkezpen bideoetan.

 

Bi fase ditu lehiaketak, lehen fasean, 6 proba gainditu behar dituzte lehiakideek, dagoeneko 5 dira burutu dituzten probak eta azkena burutzea soilik geratzen zaien une honetan puri-purian dago taldeen arteko norgehiagoka.

 

Lehen fase honetan puntu gehien lortzen dituzten 4 taldeak finala jokatuko dute. Finala urtarrilaren 28an izango da Donostian kokatuta dagoen Ekogunea parkean eta egunean bertan egingo da sari banaketa ere. Urko Aristi kazetari eta aurkezlearengidaritzapean 4 proba burutu beharko dituzte finalistek eta puntu gehien jasotzen dituen taldeak bereganatuko du saria, aukeratu duten euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko 3.000 euro.

 

Finala zuzenean ikusi nahi duen edonork aukera izango du Ekoguea parkera bertaratuta urtarrilaren 28an 12:00etan.

 

 

 

Informazio gehiago:

www.euskararenginkana.eus / euskararenginkana@ekogunea.eus

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide