Pasa den martxoan aurkeztu zuten proiektua Pasaian buruturiko prentsaurrekoan. Maiatzean grabazio lanetan aritu ziren, eta hildakoen senideak, Rosa Jimeno eta Joseba Merino testigu zuzenak nahiz pasaiako herritarrak, Santiago Gonzalez eta Miguel Castels abokatuak, Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia edota Enrique Villareal “El Drogas” elkarrizketatu dituzte orduz geroztik. Elkarrizketa gogor, latz zein hunkigarriak bildu dituzte.
Orain arte sortutako gastuen zati bati aurre egin eta aurrera begira dituzten erronkak finantzatzeko abiatu dute crowdfounding kanpaina. Diru-ekarpena vkm.is/pasaiakobadia web gunean egin daiteke. Kanpainak irauten duen bitartean, gaiaren inguruko erakusketak jarriko dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, tartean Azkoitian. Dokumentala 2017ko udazkenean estreinatuko da eta zinemaldi desberdinetara aurkeztuko dute.
Dokumentalaren teaser-a: