Anarik pasa den urteko maiatzean argitaratu zuen Zure Aurrekari Penalak izeneko diskoa, eta gaur, ostirala, emango dio amaiera bere aurkezpen birari. Donostiako Le Bukowski musika klubean izango da azken emanaldia, 21:00etan hasita. Sarrera guztiak agortuta daude.