Sartu gara udazkenean, eta iritsi da Udako I. Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratzeko unea. Batetik, epaimahai batek esango du bere iritziz zein den lehiaketako argazki onena. Bestetik, atari honetako erabiltzaileek ere botoa emateko aukera edukiko dute, Erabiltzaileen Saria banatzeko. Hiru boto eman ahalko du erabiltzaile bakoitzak, urriaren 1a baino lehen, orrialde honetan dauden argazkien artean. Ikusleen Saria jasotzen duen argazkilariak, argazkiaren inprimaketa irabaziko du Hizki papertegian.
Maxixatzeneko Erabiltzaileen Saria norentzat izango den atari honetako erabiltzaileek erabakiko dute, eta botoa ematen duten erabiltzaile guztien artean ere sari bat zozkatuko du Maxixatzenek: Maxixatzen aldizkariaren eta Urola Kostako Hitza egunkariaren urtebeteko harpidetza.