Ostegunean gimnastika erritmikoko Gabonetako erakustaldia egin zuten Urretxun (Gipuzkoa), eta Azkoitiko Zubiberri elkarteko hainbat kirolarik ere parte hartu zuten ekitaldian. Hain zuzen ere, Zubiberriko lau kidek bakarka egin zuten erakustaldia, eta horiez gain, taldekako hiru erakustaldi ere egin zituzten azkoitiarrek.
Seniorren taldea Garazi Urdalletak, Maren Casasek, Aitana Sanchezek, Amaia Sudupe, Jone Arzuaga eta Ane Illarramendik osatu zuten, eta uztaiak eta pilotak erabilita eman zuten ikuskizuna. Jubenilen mailako taldea Maite Rodriguezek, Leire Garciak, Naroa Epeldek, Naia Ibañezek, Iraide Urangak eta June Ibarmiak osatu zuten, eta mazak erabili zituzten jendaurrean egin zuten ariketan. Kadeteen mailako taldea, berriz, Helene Murillok, Maialen Saenzek, Haize Astigarragak, Intza Elortzak eta Eire Segurolak osatu zuten, eta pilotak erabilita egin zuten saioa.
Bakarka, Aitana Sanchezek soka erabilita egin zuen erakustaldia, Helene Murrillok mazekin, Ane Illarramendik uztaiarekin, eta Leire Garciak pilotarekin.