Gimnastika erritmikoko entrenatzaile izateko ikastaroa egiten ari dira Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Ikastaroko atzoko saioa Azkoitiko kiroldegian.

Gimnastika Erritmikoko Euskal Federazioak antolatuta, euskaraz egiten ari dira kurtsoa. 31 pertsona ari dira parte hartzen.

Atzo hasita gimnastika erritmikoko entrenatzaile izateko lehenengo kurtsoa egiten ari dira 31 pertsona Azkoitiko kiroldegian. Euskaraz da ikastaroa, eta egunero 09:00etatik 21:00etara artean izango dituzte eskolak.

Ikastaroa Gimnastika Erritmikoko Euskal Federazioak antolatu du, Azkoitiko kiroldegiaren eta udalaren laguntzarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide