Zubiberriko gimnastak Araban lehiatu dira asteburu honetan; zehazki, Burguko Bagare txapelketan. Kadete mailako bi gimnasta lehiatu dira txapelketa horretan: Maite Rodriguez eta Ane Illarramendi. Rodiguez mazoekin aritu da, eta Illarramendik, berriz, aroekin erakutsi ditu bere abileziak. Ondo baino hobeto moldatu dira biak: izan ere, lehen postuan sailkatu da Rodriguez, eta bigarren postuan Illarramendi.