Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko benjaminak, kadeteak eta seniorrak Tolosan aritu dira asteburuan. Hain zuzen, zapatuan benjaminen topaketa izan zen udalerri horretan, eta atzo, igandean, Tolosa torneoa jokatu zuten kadeteek zein seniorrek, taldeka. Ohi bezala, Zubiberriko taldekide ugarik parte hartu dute egun batean zein bestean.
Esku libre modalitatean eta taldeka aritu ziren benjaminak zapatuan, ikastetxeka banatuta. Floreaga ikastetxearen taldean, honako hauek aritu ziren: Nora Murillo, Ane Murillo, Elene Aizpurua, Jone Martinez, Zihara Aranburu eta Elene Estrella; Xabier Munibe Ikastolaren taldean, berriz, Irati Miguez, Noa Iturbe, Ania Aramendi, Irati Altuna, Maria Gonzalez eta Hiba Mouchine; eta Bizilore Eskola Aktiboaren izenean, Sabah Berkany, Xuhare Alberdi, Laia Epelde, Libe Huerta, Garazi Azpitarte eta Aia Ezkerra.
Igandean, bestalde, Tolosa torneoa jokatu zuten, eta Zubiberriko bi talde lehiatu ziren: batetik, kadeteen taldeak bost pilotekin egin zuen ariketa, eta honako hauek osatu zuten taldea: Iraide Uranga, Naia Ibáñez, Naroa Epelde, Leire Garcia eta Ane Illarramendi. Seniorren taldeak, berriz, hiru uztai eta lau mazo erabili zituen, eta honako hauek egin zuten ariketa: Maren Casas, Aitana Sanchez, Nikole Aranbarri, Amaia Sudupe eta Jone Arzuaga.