Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideek Urretxuko (Gipuzkoa) kiroldegian eskainitako ikuskizunean parte hartu zuten joan den asteartean. Taldeka nahiz banaka aritu ziren ikuskizunean, eta modalitate ezberdinetako ariketak aurkeztu.
Taldeka, batetik, Maren Casasek, Aitana Sanchezek, Nikole Aranbarrik, Amaia Sudupek eta Jone Arzuagak osatutako senior taldea uztaiekin eta mazoekin aritu zen. Bestetik, Iraide Urangak, Naia Ibañezek, Leire Garciak, Naroa Epeldek, Ane Illarramendik eta Maite Rodriguezek osatutako kadete mailako taldea, berriz, pilotekin aritu zen.
Banaka, bestalde, Garazi Urdalletak bi ariketa egin zituen: lehena, pilotarekin, eta bigarrena, mazoekin. Nikole Aranbarri eta Aitana Sanchez ere aritu ziren banaka, Aranbarri pilotarekin eta Sanchez mazoekin. Gazte mailan, Amaia Sudupek pilotarekin eta zintarekin egin zuen erakustaldia. Azkenik, kadeteetan, Leire Garcia eta Ane Illarramendi uztaiarekin aritu ziren, eta Maite Rodriguez eta Naroa Epelde mazoekin.