Zubiberri gimnastika erritmikoko kideek Urretxuko (Gipuzkoa) erakustaldi batean parte hartu zuten atzo, asteartea. Gazte mailako taldean, Nikole Aranbarrik zintarekin egin zuen ariketa, eta pilotarekin aritu zen Nahia Urbizu. Kadete mailan, Amaia Sudupek mazoekin egin zuen lana eta Aitana Sanchezek uztaiarekin senior mailan. Lau lagun horiek, Maren Alberdirekin batera, ariketa bat osatu zuten uztaiekin eta pilotekin.
Bestalde, Ainhize Azpiazuk lagunduta, dantza bat ere eskaini zuten lagun guztiek erakustaldia ikustera hurbildu zirenen aurrean.