Gimnastika Erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute Nikole Aranbarrik eta Nahia Urbizuk

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2024ko mai. 5a, 17:00

Gainera, zintarekin jokatutako bakarkako lehian lehen postua eskuratu zuen Nikole Aranbarrik, eta Nahia Urbizu bigarren postuan geratu zen baloiarekin. Halaber, taldekako lehian txapeldunordeak izan ziren.

Zubiberri gimnastika erritmikoko klubeko kide diren Nikole Aranbarrik eta Nahia Urbizuk Gimnastika Erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten atzo Tolosan (Gipuzkoa). Tolosako Uzturre pilotalekuan jokatu zuten txapelketa, eta sari horrez gain beste hainbat garaikurrekin itzuli ziren etxera neskak: hain justu, bakarkako lehian, Nikole Aranbarri onena izan zen zintarekin, eta Nahia Urbizuk bigarren postua eskuratu zuen baloiarekin. Horretaz aparte, taldekako lehian txapeldunordeak izan ziren.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide