Alebin eta infantil mailetako txapelketen bigarren faseak jokatuko dituzte asteburuan Zubiberriko gimnastek

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2024ko api. 18a, 13:05

Larunbatean alebin mailako txapelketa jokatuko dute, eta igandean infantil mailakoa, biak Donostian. Taldekako nahiz banakako ariketak egingo dituzte gimnasta azkoitiarrek.

Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeak alebinen eta infantilen txapelketetako bigarren faseak jokatuko ditu asteburuan Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan. Larunbatean, alebinen mailako txapelketan izango dira lehian azkoitiarrak. Sei kidetan banatutako hiruna talde arituko dira lehian. Talde horietako bakoitzean, erdiek pilotarekin egingo dute ariketa, eta beste erdiek esku libreko ariketa osatu beharko dute. Era berean, banaka arituko da Araitz Borda taldekidea, sokarekin.

Aldiz, igandean jokatuko dute infantilen txapelketa. Bost kidez osatutako bi taldek uztaiekin egingo dute ariketa; eta Maialen Saenzek eta Helene Murillok banakako txapelketa jokatuko dute. Biek ala biek, uztaiarekin osatu beharko dute euren ariketa.

Txapelketako bigarren fase honetan eskuratutako kalifikazioak aurreneko fasekoei gehituko zaizkie, eta zenbateko hori izango da Gipuzkoako Txapelketarako balioko duen orotariko emaitza. Lehenengo hamabi taldeak sailkatuko dira txapelketara. Gipuzkoako Txapelketa maiatzaren 11n jokatuko dute Irunen (Gipuzkoa).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide