Gimnastika Erritmikoko Euskal Federazioak antolatuta, Euskal Ligako txapelketa jokatu zuten larunbatean Azkoitian, eta erkidego osoko 200 gimnasta izan ziren lehian Elkargunean. Orotara 130 ariketa egin zituzten denen artean, horietatik 116 bakarka, eta beste 14 taldean.
Larunbat arratsaldean, berriz, Espainiako Kopara eta Espainiako txapelketara joango diren gimnastak aukeratzeko kontrol saio bat egin zuten ateak itxita. Epaimahaiaren aurrean 60 gimnasta izan ziren lehian, eta guztira 74 ariketa egin zituzten, 40 bakarka, eta lau taldean.