Gipuzkoako Gimnasia Erritmiko Federazioak antolatuta, gimnasia erritmiko campusa egin dute asteburuan Azkoitian, eta Gipuzkoa osoko 50 gimnasta alebin zein infantil elkartu dira bi egunez herrian, hala nola Donostiako Donosti eta Izar Leku, Oiartzungo Hiruki, Eibarko Ipurua, Azpeitiko Loretoki eta Azkoitiko Zubi Berri taldekoak.
Egunez, zehar gimnastika erritmikoari lotutako ekintzak izan genituen, besteak beste, dantzak eta prestaketa fisikoa. Gauez, berriz, ile-apainketa, makillaje eta mallot prestaketa saioak izan genituen. Abaraska aterpetxean egin dugu egonaldia, eta oso ondo zaindu gaituzte.
Zubi Berri taldeak udalaren laguntza eskertu nahi du, egitasmoa aurrera ateratzeko kiroldegia uzteagatik. Hurrengo urteetan ere antolatzen jarraitzea espero dugu.