Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeak alebinen eta infantilen txapelketak jokatu ditu asteburuan Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan. Atzo, larunbatez, alebinen mailako txapelketan izan ziren azkoitiarrak. Sei kidetan banatutako hiruna talde aritu ziren lehian. Talde horietako bakoitzean, erdiek pilotarekin egin zuten ariketa, eta beste erdiek esku libreko ariketa osatu behar izan zuten. Garazi Sudupe taldekidea, bere aldetik, bakarka aritu zen, esku libreko ariketan, eta aurrena sailkatzea lortu zuen.
Gaur, berriz, infantilen txapelketa jokatu dute. Bost kidez osatutako bi taldek uztaiekin egin dute ariketa; eta Eire Segurolak eta Helene Murillok banakako txapelketa jokatu dute. Biek ala biek, sokarekin egin dituzte euren ariketak.
Hona hemen alebinen sailkapena:
- Garazi Sudupek 1. postua.
- Bizilore taldeak 2. postua.
- Florega taldeak 10. postua.
- Xabier Munibe taldeak 15. postua.
Hona hemen infantilen sailkapena:
- Zubi-berri M taldea, 4. postua.
- Zubi-Berri P taldea, 6. postua.
- Eire Segurola, bigarren postua.
- Helene Murillo, 3. postua.